Lanean daramatzagun hamabost urte baino gehiagoek kasuistika zabala eta lan egiten ditugun arlo ezberdinetako ñabardurak ezagutzeko gaitasuna eta eskarmentua eman dizkigute.
Hori guztia gure bezeroen eskura ipini nahi dugu: museoak, zinema eta telebista produktoreak, fundazioak, idazleak, kirolariak, bildumazaleak eta arte-galeristak, zinema zuzendariak, artistak, aktoreak, aurkezleak, antzezleak eta erakunde publikoak, besteak beste.
La utilización de obras musicales en otras obras, por ejemplo cinematográficas, suele generar en ocasiones importantes problemas de índole legal.
EB-ko Justizia Auzotegiko abokatu nagusiak Datuak Babesteko Espainiako Agentzia eta Google aurrez aurre jartzen duen Ahaztearen Eskubideari buruzko kasu bateko epaia eman du.
Askotan, Jabetza Intelektualaren funtzionamenduaren beharrezko ezaguerarik ez izateak sortzaileek bere denbora eta baliabide asko inbertitu dituzten lanaren emaitzak aprobetxatzea eragozten du.
Zure zalantza guztietarako erantzunak eskaintzen dizkizugu: zure sorrera babestea posible den ala ez, zure eskubideak zeintzuk diren, lanak eta sorrerak nola erregistratu, Creative Commons lizentziako erabilera, egile-eskubideen eta beste eskubide batzuen iraupena, arte-lan bat jabetza publikokoa den, zure eskubideak babesteko kontratu egokienik, markako konfidentzialtasun-akordioak, teknologia-transferentzia akordioak, diseinuak babesteko akordioak, patenteen erregistroak, etab.
Gure presentzia eta jokabidea Interneten kudeatzerakoan, legearen alderdiak gero eta garrantzitsuagoak dira. Negozio digital bat garatu nahi duenarentzat Informazio-Gizarteko Zerbitzuen Legearen betebeharrak eta erantzukizunak ulertzea eta erabiltzea funtsezkoa da, baita kontratazio eta fakturazio elektronikoaren berezitasunak edota on-line jardueraren zerga-sistema ezagutzea.