EB-ko Justizia Auzotegiko abokatu nagusiak Datuak Babesteko Espainiako Agentzia eta Google aurrez aurre jartzen duen Ahaztearen Eskubideari buruzko kasu bateko epaia eman du. Txostenaren arabera, Interneteko bilatzailea (Google) ez dago behartuta datuak ezabatzera erabiltzaileek eskatzen dutenean.
Abokatu nagusiak argitu duen behin behineko txostenak ez du lotesten, epaileek txostenean agertzen diren gomendioak %80etan jarraitzen dituzten arren. Behin betiko txostena hilabete batzuk barru argitaratuko da.
Auziak 2010ean hasi zen, Datuak Babesteko Espainiako Agentziak Googlei egunkari batean argitaratuta izandako iragarki baten binkuloak beste bilaketetatik kentzeko eskatu zionean, iragarki hori Gizarte-Segurantzarekin zor batzuengatik egindako ondare higiezineko enkanteko batekoa baitzen eta arazoa betiko konponduta baitzegoen.
Mario Casteja abokatuak Interneten bere izena sakatu eta iragarki honi lotuta agertzen zela egiaztatu zuenean Agentziara jo zuen. Agentziak Casteja-ren aginduz jardun zuen, nork ez zuen nahi hori Interneten agertzea, urteak baitziren hori gertatu zenetik eta, bere aburuz, bere irudia kaltetzen baitzuen.
Hala ere, Datuak Babesteko Espainiako Agentziak iragarkia egunkaritik kentzea ukatu zuen, informazio horren argitarapena helburu legala zuen-eta (enkanteri publizitate handiagoa ematea ahalik eta eskaintzaile gehien etortzeko).
Google-ek, bilaketen emaitzak ezabatzeko eskaeraren aurrean, auzi honetarako eta beste batzuetarako, Datuak Babesteko Espainiako Agentzia Auzitegi Nazionalean salatu zuen, auzi hori informazioaren iturrira dagokiola eta ezabaraztea askatasun eskubidearen kontrakoa dela esanez.
Epaiketaren bistaren ostean, Auzitegi Nazionalak Justizia Auzotegiari egindako galderen erantzunak astearte honetan jakinarazi dira. Zehazki, Auzitegi espainiarrak ea Casteja-k ahaztearen eskubidea duen galdetu du. Hots, ea berak nahi duenean, edo bere irudia kaltetuta izan daitekeenean, bere buruarekin erlaziorik duen informazioa bitartekoen webguneetan agertzea eragotzi dezakeen galdetu du. Bestalde, Auzitegi Nazionalak Datuak Babesteko Europar Arautegia erabili balezakeen ere jakin nahi zuen, egoitza Espainian duen pertsona baten datuak babesteko eskubidea defendatzeko EEBBtako enpresa baten aurrean.
Egun, Casteja-ren kasua berriz plazaratu dute. Abokatu honek, grafologian aditua denak, EBko Justiziako Auzitegiak esandakoaren arren, pertsona batek intimitate eskubidea izan behar duela eta interneten non agertu aukeratzeko eskubidea izan behar duela irizten du. Batetik, pribatasuna gero eta mehatxatuagoa dagoela dio, baita Gobernuek hiritarrok nola zelatatzen gaituzten mundu osoan zehar kezkagarria dela ere. Bestetik, pertsonek beraiekin zerikusirik dituzten gauzak besteok jakitea nahi edo nahi ez dutenean erabakitzeko aukera ere izan behar dutela adierazi du. Amaitzeko, honek ez duela zerikusirik askatasun eskubidearekin dio, Google-ek moztu eta itsatsi besterik ez duelako egiten.
Iturria: EL PAIS. http://sociedad.elpais.com/sociedad/2013/06/25/actualidad/1372142902_959606.html